2020/02/08

Winter vibes


Picture property of Masustak Eguzkitan.

Azken aldian josten dudanean, koloreekin kontua handiaz ibiltzea gustatzen zait. Ez dut edozer gauza erosten eta josten, armairuan ditudan praken kolorea edo jaken kolorea kontutan hartzen dut. Azken finean, nire bizimodua ekologikoagoa izatera bultzatu nahi dudanez, nire josketa ere horrelakoa izatea nahi dut. Adibidez, piezak ebakitzerakoan ere, pieza batzukin hariaren norabidea ez dut kontutan hartzen, horrekin ehuna aurreztu badezaket horrela egiten dut. Beti ez dut lortzen noski...baina behintzat ahalegindu egiten naiz nire armairuan gauza kordinatuak egon daitezen.


Ultimamente cuando coso, tengo mucho cuidado con los colores o estampados. No coso cualquier cosa y pienso en la ropa y los colores que tengo en el armario. Al fin y al cabo si quiero que mi vida sea ecológicamente más viable, mi tiempo de costura también tiene que serlo. Por ejemplo, cuando corto las piezas del patrón, algunas veces corto alguna sin seguir la dirección del hilo, si eso me lleva a gastar menos tela sin entorpecer la integridad del diseño. No siempre lo consigo claro...pero por lo menos intento que en mi armario tenga cosas bien coordinadas.



Picture property of Masustak Eguzkitan.

Lehenengo argazkian, aurtengo neguan josi dudan berokia daramat eta bigarrenean berokiaren joste prozesuaren argazki bat. Patroia, Wiksten patroi etxearen #wikstenhaori da. Ez baduzue ezagutzen oso patroi erraza eta eramangarria da, hori bai, nire oihalaren bezalako, oihal lodia erabili behar baduzue, kontuz, nire ustez patroiaren argibideak ez daude pentsatuta horrelako oihal batentzat. Nik iada badaukat beste oihal bat nire armairuan gordeta, lino eder bat, eta nik uste askoz hobeto geratuko dela oihal horrekin.

En la primera foto llevo puesto el único abrigo que he cosido este año, y en la segunda foto os enseño, como fue el proceso de coserlo. El patrón es el #wikstenhaori de la casa de patrones Wiksten. Sino lo conocéis es un patrón fácil y muy ponible, eso si creo que las instrucciones no están pensadas para una tela gorda como la mía, así que cuidado si elegís algo así. Para mi segunda versión he elegido un precioso lino que seguro queda mucho mejor.





Eta jakaren azpian daramadana zer iruditzen zaizue? Mono bat da, #zadiejumpsuit -en bigarren bertsioa, Paper Theory patroi etxearen patroi zoragarri bat.

¿Y qué os parece lo que llevo debajo del abrigo? Es un mono, mi segunda versión del #zadiejumpsuit de Paper Theory, un patrón que me encanta y seguro que haré más versiones.



Oihala Wendyk oparitu zidan (eskerrik asko guapa!), berak berarentzako ere egin zuen, baina bereak marraren kolorea zuria dauka. Oihala artilezkoa da eta imaginatuko duzuen moduan hazkurea ematen du. Hori dela eta prakak forratu nizkion. Forrorako etxean orain dela urte askotatik bueltaka neukan oihal bat erabili nuen, kolore horikoa...batzuk ez duela zentzunik pentsatuko duzue, kar, kar, kar!


La tela del mono me la regaló Wendy (¡muchas gracias guapa!), ella se ha hecho el mismo mono con la misma tela pero con raya blanca. La tela es una lana que como os imaginaréis pica lo suyo, así que forre las patas con una tela que llevaba años dando vueltas en mi casa. La tela del forro es amarilla...no tiene sentido habréis pensado algunas, ¡ja, ja, ja!






Pieza batzuk kontrara ebaki behar izan nituen (begiratu sakela), eta gerrikoarentzako oihalik ez neukan eta zatitxoekin josi behar izan nuen...kostatu zitzaidan. Prakak apur bat luzeagoak nahi nituen, baina ez neukan oihalik, hurrengo bertsioan egingo dut luzeagoa!

Algunas piezas las tuve que cortar a contrahilo porque no me llegaba (mirar el bolsillo), y para la cinta de la cinturilla sude lo mío...no había tela por ningún sitio. Quería que la pernera fuera más larga, pero no me llegaba la tela, me guardo esto para mi siguiente Zadie.



Eta horrela josi dut nire ustez konjuntazo itzela, oso pozik nago emaitzarekin eta silueta berriak aztertzera eraman nau eta dena kolore neutroetan, gauza askorekin konbinatu daitekeena.

Y así me he cosido un conjuntazo, estoy muy contenta con el resultado y además he investigado nuevas siluetan y todo en colores neutros, que luego me combinarán con muchas cosas.




Azkenerako, bi soineko utzi ditut, nire armairurako opari bat izan direla esan dezakegu. Eroso eta eder sentitzen naiz beraiekin, zer gehiago eskatu daiteke?


Y he dejado para el final dos vestidos que me he cosido y que han sido toda una revelación. Me siento cómoda y guapa en ellos, ¿qué más se puede pedir?




Lehenengoko hau, izatez ez da soinekoa pitxia dela esango genuke. Seamworkeko #seamworkdani da eta bigarren aldiz josten dut. Etxetik bueltaka nituen bi oihal zatitxorekin josi dut, gonarako pana urdin ilun bat eta goikalderako belus beltza, gorputz handikoa nahiko zurruna. Elegante eta itxuroso geratu zait soberakinekin eginda egoteko, ezta?

Mi primer conjunto no es que sea un vestido, más bien es un pichi, es el #seamworkdani de Seamwork. Este pichi lo he cosido con dos retales que andaban dando vueltas por casa, para la falda una pana gordita azul oscuro y para la parte de arriba un terciopelo bastante rígido. Para estar confeccionado con retales, me ha quedado bastante elegante, ¿verdad?





Forroa ere soberakin batekin josi dut.

El forro también es un retal que andaba por casa.



Eta orain azkenengo proiekuarekin joango gara. Burdako patroi batekin egin dudan soineko eder hau. Emakume zoragarri batzukin asteburua pasatzeko josi nuen, hori dela eta beti izango dut oso kuttun jantzi hau.

Y ahora vamos con mi último proyecto. Lo he cosido con un patrón antiguo del Burda. Lo cosí para pasar el fin de semana con unas mujeres maravillosas, así que siempre será uno de mis vestidos favoritos.




Josteko oso erraza da patroi hau, lau pieza baino ez ditu, aurrekoa, atzeko eta mahuka polit horiek egiteko bi pieza. Aurreko piezak dituen pintzak gustatzen zaizkit. Beharbada ez duzue nabarituko baina aurreko pieza erdian josten da eta pintzak ere erditik kanporantza kokatuta daude, oso ikutu desberdina ematen dio soinekoari. Oihala Chic&Fabricen erosi nuen.

Es un patrón sencillo para coser, solo tiene cuatro piezas: delantero, trasero y dos piezas de manga. El toque diferente del patrón es el delantero, que no se corta al lomo y tiene una costura central, además las pinzas salen de esa costura hacia fuera, un toque muy chulo. La tela la compré en Chic&Fabric.




Forrorako goikaldean oihal bera erabili dut eta behekaldean Atelier Brunetteko retal hori erabili dut, zertarako forrorako oihala erosi hau izanda? Dena makinaz bukatu dut eta ikusten duzuen modura ez da perfekto geratu, baina ez zait inporta oso gustoko dut eta!

Para el forro, en la parte de arriba he utilizado la misma tela que para el exterior, y para la falda he utilizado un retal que tenía de esta tela de Atelier Brunette, ¿para qué comprar tela de forro teniendo estos retales?




Beno ba hainbeste denbora izan naizenez ezer idatzi gabe, hemen duzue sarrera luze luzea, kar, kar, kar! Musu handi bat politak!

Como había pasado tanto tiempo sin escribir nada, os he dejado una entrada bien larga, ¡ja, ja, ja! ¡Un besazo guapa!


No comments:

Post a Comment