2020/12/21

Masustakekin dotore/Elegante con Masustak

Nire konjuntoekin hasi baino lehen, nire erronkan parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko esan nahi dizuet!!! Zuek pozten nauzue, nire zorakeri guztietan parte hartzen eta gainera eskerrak ematen! Hori dela eta lehenengo ta behin zozketatuko dudan saria zein den argituko dizuet...Sisä Patternsen emakumeen bi patroiak oparituko dizkizuet!! Ondo ezta? Hobeto esanda Nadiak (patroi etxe honen ostean dagoen pertsonak), oparituko ditu, berak eman dizkit eta, eskerrik asko Nadia! Ala animatu zaitezte, oraindik parte hartzeko denbora dagoela, zozketa urtarrilaren 3an egingo dut eta. Pack honetan, gerrian goma daukan praka bat eta sudadera edo kamiseta izan daitekeen goiko erropa bat daukazue. Oihalak egingo du soinean daramazuna, dotoreago edo egunerokotasunerako erropa bat bihurtzea. Emakumeentzako patroietatik aparte, umeentzako patroi politak ditu, pasatu eta kuxkuxeatu.


Antes de empezar con mis conjuntos, quiero dar las gracias a todas las que habéis participado en mi reto, ¡muchas gracias! Vosotras me alegrais el día, me seguis en todas las locuras y además ¡me dais las gracias! Por eso, hoy lo primero que voy a hacer es contarós que voy a regalar en el sorteo que voy a hacer, ¡¡sortearé el pack de patrones de mujer de Sisä Patterns!! ¿Bien verdad? Más bien los va a regalar Nadia (la persona que esta detrás de esta casa de patrones), que me los ha pasado a mi, ¡mil gracias Nadia! Ala animaros, que hasta el 3 de enero que será el sorteo, tenéis un montonazo de tiempo para coser algo elegante a la par de cómodo. En el pack de Sisä Patterns, tenéis dos patrones super versátiles, un pantalón con goma en la cintura y un top que puede ser una sudadera o una camiseta, ¡tú decides! Se pueden coser en infinidad de tejidos y eso hará que la prenda tenga un toque más formal o un toque totalmente informal. Además de patrones de mujer, Sisä tiene patrones infantiles con mucho rollo, pasaros por su web y disfrutar de su arte.


Pack Sisä Woman, Sudadera Scully y Pantalón Blossom, patrones de costura Pdf
Foto de Sisä Patterns.

 

 Beno eta orain nire modelitoak erakutsiko dizkizuet. Lehenengoa praka horia eta kriston jausketa ederra daukan alkandora hau dira. Eta argazkia begiratzen baduzue etiketa super polita jarri diot, Kylie and the machinsen "You can´t buy this".

Ahora os enseñaré mis dos modelitos. El primero es el pantalón mostaza y la blusa con caida preciosisíma. Y si os fijais bien en la foto, le he puesto una etiqueta super molona de Kylie and the machines, que pone "You can´t buy this".

  


 
Alkandoraren patroia, Papercut Patternsen Pinnacle top da, eta IGn erakutsita neukan, patroi honen bi bertsio egin ditut, josteko oso erraza da eta jazteko ere hori bai kontuz eskotearekin! Oihala Zalez shopen erosi nuen Atelier Brunetten ..... bat da.

El patrón de la blusa es el Pinnacle top de Papercut patterns. En IG ya lo había enseñado y este año he cosido un par de blusas con este patrón. Es muy fácil de coser y de vestir, pero...¡tener cuidado con el escote! La tela la compré en Zalezshop y es de Atelier Brunette un...muy chula.
 

 
Praka tiro altukoa da eta ez dauka gerriko piezarik. Oso oso dibertigarria josteko, atzeko parteko goma nola josi behar den aztertzea dibertigarria izan da. Closet core patternsen patroi guztien moduan, argibide oso onak ditu. Gerrialdean goma bat dauka eta horrek asko errezte du josketa eta baita ere praka ondo geratzea.
 
El pantalón es de tiro alto y no tiene pieza de cinturilla. Es muy divertido de coser, sobre todo ver como resuelve la costura de la cinturilla, como todos los patrones de Closet Core Patterns las instrucciones son muy buenas. La goma de la cintura hace que la costura del pantalón sea más fácil si cabe y además no necesita muchos ajustes.
 
 

Asko gustatu zait praka hau jostea, baina nire ustez neurri handiegikoa ebaki nuen...12 bat ebaki nuen, 10 batean sartuko nintzateke eta beharbada 8 batean ere. Azkenean aldamenetatik piloa sartu diot ondo geratzeko.

Me ha encantado coser este pantalón, pero en mi opinión talla grande...he cortado una 12, la 10 me hubiera venido bien y creo que también hubiera entrado en la 8.


 

Oihala pasada bat da, Pretty Mercerien erosi nuen eta pufffff gehiago erosi beharko dudala uste dut! Sarga elastiko bat da, beraiek Chino deitzen diote. Loditxoa da eta udarako beharbada gehiegi izan daiteke, baina orain oso ondo doa! Zer iruditzen zaizue? Gabonetako konjunto moduan pilo bat gustatzen zait! Asko jan eta edateko perfektua, gomatxoak asko laguntzen du eta!

 La tela es una pasada, la compre en Pretty Mercerie y ¡puuuffff tengo que comprar más! Es una sarga elástica, que ellos llaman Chino. Es un poquito gruesa pero para ahora viene super bien, tal ver sea demasiado para verano. ¿Qué os ha parecido? A mi me encanta como conjunto para las comidas de navidad, cómodo y perfecto para comilonas.


Beno eta orain nire bigarren modelitoa, petoa! Panazko peto berdea, super erosoa eta josteko oraindik eta errazagoa! Dida!

Bueno y ahora mi segundo modelito navideño, ¡un peto! Un peto de pana verde, super cómodo y super fácil de coser.


Hau bai dela aproposa hurrengo egunetan jan dudan guztia duintasunez egiteko, kar, kar, kar! Sabela ez delako ia ezer nabaritzen. Hanka zabalekoa da peto hau eta eskotea? De escandalo! Nik jantzi dudan kamiseta transparentearekin, ederki konjuntatzen du.

Esto si que es un conjuntazo perfecto para las comilonas que me esperan, lo haré con mucha honra, porque no se va a notar la tripa que se me va a poner, ¡ja, ja, ja! Es un peto de pierna ancha y de escotazo, ¡de escándalo! Con una camiseta transparente como la mía, queda divino.




Patroia "Coudre" aldizkari frantsesetik atera dut, modelo japoniarrekin beterik dagoen aldizkaria da. Aldizkari honetako modelo gehienak, nahiko errazak izaten dira josteko, edo elastikoarekin dira edo ez dute ezer behar oso zabalak direlako, nire kasua adibidez.

El patrón es uno de la revista francesa "Coudre", que esta llena de modelos japoneses. Las propuestas de esta revista casi siempre son muy fáciles de coser, porque o tienen cinturilla elástica o son super anchas y no necesitan nada, como en mi caso.

Oihala pana berde iluna da, oso gustoko dut! I love kutchin erosi nuen. Patroiak ez du forrorik behar eta ez dauka bistarik ere ez! Esan dizuet...aldizkari honetara oinarrizkora doaz... 

La tela es una pana verde oscuro, ¡que me encanta! La compré en I love kutchi shop. El patrón no contempla ni forro, ni vistas...como véis esta revista va a lo mínimo...



Bainaaaaaa...patroi japoniarrekin askotan pasatzen zaidan gauza bat pasatu zait, forma gutxi zuenez eta nire ipurdia nahiko ateratzen zaidanez, ba forma arraro bat egiten zidan, globo itxura hartzen zuen, hori dela eta siluetaren forma aldatu diot eta patroia aldatu dut, badaezpada beste bat josi nahiko nuke.

Peeeeeeero... como me pasa con casi todos los patrones japoneses, como tienen poca forma, básicamente casi ni campana, y como mi culo es un poco respingón, pues claro me hacía una forma rara en la espalda, así que modifiqué la silueta, y por si acaso lo coso otra vez, modifiqué también el patrón en papel.



Oso gustoko daukat peto hau! Lanera eramateko erraza kamiseta aldatuz eta gabon desberdin hauei ikutu berezia emateko erropa desberdina da.

¡Me encanta este peto! Es una prenda fácil de llevar al curro con otro tipo de camiseta, y le va a dar a esta navidad un toque diferente.

Ai ene...hemendik eta infinitura jarraituko nuke josten eta zuekin gauzak partekatzen, hainbeste gozatzen dut! Baina orain zuen txanda da, zuen josketak ikusi nahi ditut, musu handi bat neskak!

Madre mía...desde aquí hasta el infinito seguiría cosiendo y compartiéndolo con vosotras, ¡disfruto tanto! Pero ahora es vuestro turno, quiero ver vuestras costuras, ¡un besazo chicas!



5 comments: