2017/12/22

Ginger Jeans NJ_2. eguna / CC Ginger jeans_Día 2


Kaixo! Zer moduz? Niretzako urteko azkenengo laneguna da, hori dela eta gabonetan, familiarekin egon eta josteko denbora izango dut, baaaaaaaaai!!!! Batzuk komentatu duzue NJ bat jarraitzeko egun txarrak direla, gauza da niretzako onak direla, sarrerak lasai idazten ditut eta zuei erantzuteko denbora daukat. Hori dela eta lasai hartu, denbora duzuenean hasi eta hemen aurkituko nauzue. Bestalde animatu zareten guztioi musu handi bat eman nahi dizuet, Nirekin Josia prestatzea lan handia da, baina zuen mezu zoragarri guztiek eta zuen ilusioak bultzada itzela eman dit!!!

Gaur Nirekin Josiaren bigarren eguna da. Patroiaren inguruko zenbait gauza kontatuko dizkizuet, josi aurretik erabaki behar dituzuenak; kustomizazioa, patroia neurrikoa nola bihurtu behar den eta azkenik patroiaren piezak kalkatuko ditugu eta oihala ebaki. Beno ba hasi gaitezen!

¡Hola! ¿Qué tal? Para mi hoy es el último día de curro de este año, así que pronto disfrutaré de mi familia en navidad y coseré, ¡siiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii! Algunas me decís que es mala época para seguir un CC, la cuestión es que para mi es buena, porque tengo tiempo para escribir las entradas y para responderos, así que tranquilas vosotras a vuestro ritmo, cuando podáis empezar con el CC, y ahí me tendréis. Por otro lado, quiero agradecer a todo el mundo que esta participando, porque preparar un Cose Conmigo tiene mucho trabajo, pero con todos los bonitos mensajes que dejáis y toda la ilusión que mostráis, me dais mogollón de energía positiva, ¡un besazo para todas!

Hoy es el segundo día del Cose Conmigo. Hablaremos de algunas cosas sobre el patrón, que tenéis que decidir antes de calcar el patrón y cortar la tela; como por ejemplo, posibles customizaciones, o ajustar el patrón a vuestra medida y por último calcaremos las piezas del patrón y cortaremos la tela. Ala, ¡vamos a empezar!



KUSTOMIZAZIOAK/CUSTOMIZACIONES

Atzeko sakelekin gauza interesagarriak egin daitezke, sakeletako marrazkia ere pentsatu dezakezu eta marra oso desberdinak brodatu daitezke, Closet Casek honen inguruko artxibo bat dauka, 33 patroi desberdin marrazki desberdinak brodatu al izateko eta dohainekoa da gainera, hemen.

Con los bolsillos traseros se pueden hacer diferentes cosas, para darle mayor interés a los vaqueros. Por ejemplo, el mítico dibujo bordado de los bolsillos traseros tiene infinitas variantes, si queréis inspiración Closet Case tiene un archivo gratuito con 33 tipos de bolsillo diferentes aquí.

Fuente: aquí.

Aurreko sakelen forrorako oihal eder bat erabili mesedez!!! Liberty oihal baten soberakin bat badaukazue adibidez ederra geratuko litzateke.

Por favor, ¡¡¡utilizar una tela super chula para el forro del bolsillo delantero!!! Por ejemplo con un resto de tela Liberty quedaría tan precioso...

Fuente aquí.

Whatkatiesews blogean tutorial oso interesgarria aurkitu dut. Bakeroek bigarren eskuko itxura har dezaten, oihala lija batekin urratzen du. Erabili itxura hori gustokoa baduzue, aurrera!

En el blog Whatkatiesews he encontrado un tutorial muy interesante. Si quieres que tus vaqueros tengan una pinta de segunda mano, ¡coge una lija y a frotar la tela!

Fuente aquí.

Orkatiletan kremallerak jartzeak ere oso toke desberdina emango lioke.

Unas cremalleras en los tobillos también le dan un toque diferente.

Fuente: aquí.

Haria eta botoiek ere zure bakeroak desberdinak bihurtuko dituzte. Ni oso kontraste zalea naiz eta nire bigarren Gingerrak oihal gorria eta hari beltzarekin josiko ditut! Behekaldean jarri dizuedan argazkian, brodatutako Gingerrak dituzue, hori ere oso itxuroso geratu daiteke! Etiketak jartzea ere personalizazio aukera polita da. Zuen izenekoak badituzue adibidez.

El hilo y los botones pueden diferenciar tus vaqueros de los de los demás. Yo soy muy aficionada a los contrastes y mis segundos Ginger serán rojos con hilo decorativo en negro. En la foto que os he puesto debajo, tenemos unos Gingers bordados, puede ser otra manera de customización. Poner etiquetas también puede ser un añadido, si los tenéis con vuestro nombre mejor todavía.


Fuente: aquí.

FITTING

Fitting_ajuste_doitzea edo neurrikoa egitea...Zaila ikusten duzue? Beharbada prakak egiterakoan atzera botatzen gaituena da. Hemen ere bakoitzaren perfekzio maila dago, perfekzioa existituko bada noski kar, kar, kar! Nire ustetan, gauza hauek erlatiboak dira eta beti erosotasunarekin lotzen ditut. Ispiluan begiratu eta tximurrak egiten dizkit kremallera aldean...baina ni eroso nago? Eta ondo ikusten naiz? Bada aurrera! Nik bi aldaketa egin dizkiot patroiari, probatu eta zabalegiak neuzkala iruditu zitzaidan eta hori dela eta joste tartea handitu nuen, eta bestalde bigarren bertsioan bost zentimetro kendu dizkiot luzeran.

Nire gomendioa piezak ebaki ostean, josketa arin bat egitea da (ez da zertan eskuz josi behar, josteko makinarekin tentsio gutxi erabiliz eta puntada zabal bat erabiliz egin daiteke) eta behintzat bi hankak bata bestearekin josi tamaina zer moduzkoa den ikusteko. Nik ez dut egin, zergatik? Bada joste tartea handia delako 1,5 cm koa da, gerrialdeko pieza ere handiagoa da problema hau izanez gero zentimetroak soberan izateko. Horrek jolasteko tartea ematen digu, pentsa bi zentimetro handitu daiteke praka alde bakoitzean, nire ustetan neurriz konfunditu arren, bi taila baino gehiago konfundituko zarete?¿?¿? Bestalde, Size chart begiratu, baina Finished garment measurements baita, nik taula horrekin aukeratu nuen patroiaren neurria. Bi neurriren arteko zalantza baduzu, txikia aukeratu, hori nire gomendioa baina noski niri horrela gustatzen zaidalako.

Zuen gorputz ederraren fisonomia dela eta, beharbada aldaketa handiren bat egin nahiko diozue patroiari; Closet Casek fittingaren inguruko liburuxka bat egin du, eta gainera dohainekoa da! Oso bisuala da, gomendatzen dizuet, hemen. Bestalde altuera gutxikoak bazarete esteka interesgarri bat bidali didate bakeroari aldaketak egiteko, hemen (eskerrikasko Elena). Norbait agobiatzen hasi bada, ez dezala aldaketarik egin eta punto! Hasiberria bazara, bakeroak jostearekin nahikoa duzu, neurria aukeratu eta aurrera! Zer da pasatu daitekeen txarrena? Oihala pikutara bidaltzea ezta? Niri ez zait hainbesterako iruditzen. Gainera, denda batera zoazenean bertan dauden neurrien artean aukeratu eta punto ez dituzte zuretzako bakero batzuk josten, hori dela eta lehenengo josten ikasi eta gero patronajearekin hasi zaitez, estres guztia gainetik kendu! Nire aldetik ezin zaituztet askorik lagundu, patronajean ez naizelako aditua eta gainera ez daukat denborarik horretan sartzeko. Espero dut Closet Casen artxiboak zerbaitetan laguntzea.


Fitting_doitzea_ajuste...¿lo veis difícil? Tal vez este sea el tema por el cual no te coses tantos pantalones. Aquí entra en juego el perfeccionismo de cada una claro, si es que existe la perfección...¡ja, ja, ja! Para mi este asunto es relativo y siempre intento juntarlo con la comodidad. Me miro al espejo y mis Gingers me hacen arrugas porque resulta que tira de no sé donde...pero, ¿me veo bien? ¿Estoy cómoda en ellos? Pues entonces, ¡a tomar con las arrugas! Yo he hecho un par de cambios a los Ginger, por un lado he agrandado el margen de costura porque los quería más estrechos y por otro lado, he cambiado la longitud del patrón porque me quedaban largos. 

Mi recomendación es que cortéis las piezas y hagáis unos pespuntes rápidos para ver como os quedan las piezas de la pierna (se puede hacer a máquina con una tensión baja y una puntada larga), vamos un toile o prueba en la tela final o si queréis en otra tela. Yo no lo he hecho, en mi opinión con el margen de costura que tiene, 1,5 cm será bastante raro que os queden pequeños, porque con ese margen se puede agrandar la pata 2cm de cada lado, además la pieza de la cintura es más grande por si acaso de pasa esto. Para la talla, mirar la Size chart, pero también la tabla de Finished garment measurements  yo he sacado mi talla desde ahí (aquí te dice las dimensiones finales que tendrán los vaqueros). Si dudas entre dos, escogería la talla más pequeña, pero bueno esto no deja de ser mi opinión y mis gustos. 

Algunas, por vuestra preciosa figura, tal vez tengáis que hacer algún cambio más grande en el patrón, por eso os dejo el enlace a este desgcargable de Closet Case, sobre el ajuste de los vaqueros, que además es gratuito, aquí. También me han pasado un enlace (¡gracias Elena!), por si alguien es de talla pequeña y le tiene que hacer más ajustes al patrón aquí. Si alguna novata esta leyendo esto y se ha agobiado pensando que tiene que hacer no sé cuantos cambios...yo amiga mía te digo, no hagas ningún cambio, cóselo tal cual en la talla que creas. Aprenderás un montón en el camino y lo único que puede pasar es que malgastes la tela...no sé no lo veo tan terrible. Además cuando compras un vaquero no te hacen miles de modificaciones, te compras esa talla y punto. Así que por favor elige una talla y punto, cuando sepas coser te metes en todo eso del ajuste y el patronaje. Por mi parte no sé tanto de patronaje como para ayudaros con cosas complejas y tampoco tengo tiempo, así que espero que el archivo de Closet Case sea suficiente para vosotras.

Fuente aquí.

Ginger Jeans patroiak diseinu kuriosoa dauka aurreko sakeletan. Alde batetik besterako diseinuak, gure tripak lotuago uzten dituela suposatzen da, hau da flotadorra ez dela hainbeste sortuko suposatzen da. Nire bertsioak, gerria altukoak, diseinu hau dauka "Pocket stay" delakoa, ez nago seguru bertsio guztiek daukaten, baina hala ere hau aldatzeko tutoriala ere badago, Curvy sewing colectiven.

El patrón Ginger Jeans, tiene un curioso diseño de bolsillos delanteros, los cuales se suponen que sirven para que el flotador lo tengamos más contenido, se me entiende verdad? Lo que no sé es si todas las versiones la tienen (la mía de cintura alta tiene este diseño), sino hay un tutorial para cambiarlo y que sea "Pocket stay" se llama así el tipo de bolsillo, en la web de Curvy sewing colective.



Atzekaldeko sakelek ere bakeroak hobeto geratzen lagundu dezake, kuriosoa ezta? Misterioa sakelaren tamainan eta kokapenean dago, hemen datu gehiago. Patroi honen sakela, berez beste batzuk baino handiagoa da, hori dela eta gure ipurdiak zoragarri geratzeko puntu asko irabazten ditugu, kar, kar, kar!

Los bolsillos traseros también ayudan a que los vaqueros sienten mejor, ¿curioso verdad? El misterio esta en el tamaño del bolsillo y su localización, aquí mas datos. El patrón ya viene con un bolsillo trasero más grande de lo normal, así que tenemos muchos puntos para que nuestro trasero quede genial, ¡ja, ja, ja!


PIEZAK KALKATU ETA OIHALA EBAKI/ CALCAR LAS PIEZAS Y CORTAR LA TELA

Patroia PDFn daukagu eta bi aukera ditugu; kopisteriara joan eta A0an inprimitu ala etxean A4 formatuan inprimitu. Nik A0an inprimitu dut eta nire bertsioari dagozkion bi orriak baino ez ditut inprimitu.

Tenemos el patrón en PDF y tenemos dos opciones o imprimir el patrón en una copisteria en A0 o imprimirlo en A4 en casa, cortarlo y pegarlo. Yo lo he imprimido en la copistería, eso si solo las dos hojas de mi versión la tercera no la he imprimido.


Nik badaezpada beti patroia kalkatu eta gero gorde egiten dut. Zuek nahi duzuen moduan egin noski.

Soy de las porsiaca...ja, ja, ja! Calco las piezas en papel y guardo el patrón impreso. Vosotras hacerlo como os de la gana.



Beno ba, piezak kalkatu ditut eta orain oihala ebakitzeko ordua heldu da (oihala garbituta egon dadila,ez dugu txikitxerik nahi).

Vale, he calcado las piezas y ahora toca cortar la tela (la tela que este lavada, no queremos que encoja).




Ez dezazuen flipatu aurreratzen dizuet, patroiari neurria aldatu diodala, bakeroak luzeegiak zirenez, ebaki eta txikitu egin ditut, horregatik hurrengo argazkian patroiaren papera bata bestearen gainean dago.

Para que no flipéis con mi patrón os digo que lo he modificado, porque los vaqueros me quedaban largos, por eso en la siguiente foto es ta el patrón como uno encima de otro.




Astelehenean materialei buruz hitzegin genuenean (hemen), esan nizuen zuen, zuen oihala Right hand twill erakoa bazen (bilbe diagonala bazuen), era desberdin batera ebaki behar zela, praka josi ostean ez zezaten biratu. Bada egin behar den gauza bakarra, oihala tolestu gabe jarri eta hanken bi piezak (front leg, bag leg), kontrako norabidean jarriko ditugu eta hariaren norabidea ondo jarraitu mesedez. Bi hauek ebaki eta orain beste biak ebakiko ditugu, pieza bakoitzetik bi behar ditugu eta. Baina, simetrikoak izan behar dira, horregatik berriz ere oihalean jartzen dituzunean buruz behera egon daitezela mesedez, berriro errepikatuko dut buruz behera mesedez (nik baten baino gehiagotan egin dudan hankasartzea).

Cuando os hable de los materiales (aquí), os comenté que si vuestro tejido era Right hand twill (trama diagonal), había que cortarlo de una forma diferente o más cuidadosa. Lo que hay que hacer es poner, el tejido sin doblar y encima las dos partes de las piernas (front leg, bag leg), además las piezas tienen que estar en dirección contraria la una de la otra y por favor muy importante seguir el sentido del hilo. Cortamos estas dos y como de cada necesitamos dos y tienen que ser simétricas, el siguiente paso es poner las piezas boca abajo, por favor repito boca abajo (cagada que yo ya hecho más de una vez).




Oihala tolestuta duzula pieza hauek ebaki: atzean gerriaren azpian dagoen pieza (Back Yoke), atzeko sakela (Back pocket), aurreko sakelaren pieza (pocket facing). Gerrialdea (waistband) ere oihala tolestuta duzula ebaki, bi aldiz gainera. Gerrialdea erosoagoa izan dadin (nik gerri altukoa egin dut), ez diot entretelarik jarri eta gerriaren bi piezak barnekoa eta kanpokoa oihal berberarekin egin dut. Entretela jarri nahi badiozu, pieza hori erabili entretelan beste pieza bat ebakitzeko eta pieza bat forroan ebaki.

Ahora ponemos la tela doblada y encima estas piezas: la pieza trasera debajo de la cintura (Back Yoke), el bolsillo trasero (Back pocket), la pieza del bolsillo delantero (pocket facing). La cintura (waistband) también hay que cortarla doblada y al lomo. Yo para que la cintura sea más cómoda no la he entretelado y he cortado las dos piezas con la misma tela vaquera elástica, si la quieres más rígida utiliza esa pieza para cortar la entretela y el forro, en mi opinión la versión cintura alta mejor cómoda.


Oihala tolestu gabe pieza hauek ebaki: txanponentzako sakela (coin pocket), kremallera josteko pieza (fly shield), lauki zuzen itxurakoa gerrialdean gerrikoa lotzeko erabiltzen diren piezak egiteko da (belt loops).

Con la tela sin doblar, es decir solo necesitamos un corte de estas piezas: bolsillo para monedas (coin pocket), pieza para la cremallera (fly shield), la pieza rectangular larga que sirve para hacer las piezas de la cintura para el cinturón (belt loops).




Forroan sakela josteko bi piezak ebaki ditut (gerrialdekoa ez, komentatu dizuedan moduan). Pieza hauen izena ingelesez: pocket lining eta pocket stay.

Entretelan pieza hauek ebaki behar dira: atzeko sakelentzako entretela (back pocket interfacing), txanponaren sakelarentzako entretela(coin pocket interfacing), bakarra ebaki ez dira bi hear eta azkenik kremalleraren piezarentzako entretela (fly interfacing). Argazkian beste bat gehiago dago...ez egin kasurik konfunditu egin nintzen.

En el forro solo hay que cortar las piezas de los bolsillos (si es que tu también vas ha hacer una cintura no rígida, como os he comentado). Estas piezas en inglés se llaman: pocket lining eta pocket stay.

En la entretela hay que cortar estas piezas: entretela para el bolsillo trasero (back pocket interfacing), entretela para el bolsillo de las monedas (coin pocket interfacing), corta solo una no necesitamos dos y por último la entretela para la pieza de la cremallera (fly interfacing). En la foto aparece otra pieza más pero no le deis vueltas que me he confundido, solo son tres.




Beno ba, zer iruditu zaizue gaurkoa? Gauza asko kontatu ditut, baina zuek behar duzuenarekin geratu beste guztia ahaztu. Hurrengo astean josten hasiko gara!!!! Musu handi bat eta ondo-ondo hasi gabonak!!!


¿Qué os ha parecido lo de hoy? He contado muchas cosas, pero vosotras quedaros con lo que necesitáis, y olvidar todo lo demás. ¡¡¡¡La semana que viene empezamos a coser!!!! Que empecéis las navidades super bien y, ¡¡¡un besazo!!!






22 comments:

  1. Mil gracias a ti por hacer esta super entrada, he leido todo muy atenta pero son muchas cosas las que cuentas, tendre que ir poco a poco pero lo que estoy aprendiendo ya solo de leerlo!!!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Me alegro un montón!!! Como digo quedate solo con lo que te interese, lo demás para la siguiente.

      Delete
  2. Bua, Maider!!!!! A zer nolako sarrera!! Behar den guztiarekin atondua! Nola ez da ba jendea animatuko!?

    ReplyDelete
    Replies
    1. Eskerrikasko!!! Ia ginger asko amaitzen ditugun!!

      Delete
  3. Maider, sarrera hau berriro irakurri behar det... Orain lehertuta nago, eta informazio asko dago! Ze ondo pasako deten gabon hauetan!! Jajaj
    Muxu ta eskerrik asko!!!

    ReplyDelete
  4. Uala! como me encanta!!!! Lo explicas todo...y tan bien...
    Sin tocar todavía el patrón ni la tela ya lo visualizo todo...
    La semana que viene me pongo a ello 👏👏👏
    Muchas Gracias!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Qué bien me alegro de que las explicaciones te ayuden!!! Esperando ver tus avances!

      Delete
  5. Milesker Maider!! Azalpen guzti hauekin beldurrak alde batera uzteko aukera paregabea daukat!! Pena da gu gabonetan aurrera ta atzera ibiltzen garela eta josteko aukera gutxi izango ditudala.... baina bueno ahalik eta gertuenetik jarraitzen saiatuko naiz!!!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Gabonen bueltan pilak ipini eta segituan harrapatuko gaituzu. Sarrera gutxi dira eta!!

      Delete
  6. De momento lavando tela (decías dos veces?) Lo leeré, porque hasta después de navidades no me puedo poner (quizas con suerte el 3...) Gracias por las explicaciones

    ReplyDelete
    Replies
    1. Lavar la tela dos veces? No es necesario, con un lavado suficiente.

      Delete
  7. Hola! ¿Puedo preguntar cuánta tela has necesitado? Si no me equivoco creo que mi talla sería una 14 o 16 y me pone que necesitaría 1.70 m de tela, pero no se si se ajusta a la realidad o ponen de más, y luego si te sobra mucha no sabes qué hacer con ella ;)

    ReplyDelete
    Replies
    1. Eso no te lo puedo decir, no tengo ni idea... A mi me ha sobrado pero yo he acortado el patrón. Además mi tela era de ancho 1,40 así que ponía que necesitaba 2,10 para la 12 creo... Y me ha sobrado 20cm o así, pero como te he dicho he modificado el patrón, así que no sé que decirte.

      Delete
    2. Ok, gracias, entonces le haremos caso al patrón jjjj

      Delete
  8. Muchisimas gracias! Estoy deseando llegar a casa para ponerme!Se entiende fenomenal. Menudo trabajazo!!

    ReplyDelete
  9. Ya he comprado el patrón y no sé como adaptarlo. Mi cintura es talla 14 y mi cadera talla 12. Como puedo hacer para reducir en la cadera? Alguien lo hizo?

    ReplyDelete
    Replies
    1. Hola, pues sinceramente nunca lo he hecho.A mi me pasa al contrario, tengo una talla más en la cadera, lo que hago es elegir la talla más pequeña y lo coso con el margen que lo marca. Antes de poner la cinturilla, si veo que de cadera no entro, dibujo con rotulador una nueva línea teniendo en cuenta que necesito más centímetros en la cadera.
      Sino lo haces así tienes que cambiar las piezas del patrón desde el principio. Coger todas las piezas que se cosen en el lateral y empezar con una talla en la cintura y terminar con otra en la cadera.
      No le des muchas vueltas es un patrón para telas elásticas, si te faltan un par de centímetros de una a otra talla, no es para tanto...
      Te cuento todo esto pero ten claro que no soy una experta.
      Muchas gracias por participar!!!

      Delete
    2. ok, voy a hacer eso! Gracias por la ayuda!!

      Delete
  10. Kaixoooo!! Justo voy por el día 2 con el corte... de momento solo tengo las cuatro patas! jeje Antes de ponerme con el resto, tengo una preguntita. ¿Es importante que la entretela sea elástica? Tengo de esa finita, pero elástica, elástica.... no es.... gracias!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Egunon! Pues no tiene que ser elástica, pero tampoco de las super finas, es decir las que se usan para blusas de telas airosas.
      Muchas gracias por participar!!!

      Delete