2012/04/03

Liebster Blog Award

Lehenengo ta behin, eskerrikasko Tilly!!! Tillyk, OWOP lehiaketaren laburpenean aipatu nau, zelako ilusioa!!!! Zenbat berri eder eman dizkidan OWOPak, hurrengo urterako ere lehiaketa hau apuntatua!

First of all, thanks again Tilly!!! Tilly has done a OWOP summary, and my versions are in her list, I´m so happy!!!! OWOP gave me many good news, for the next year I´ll note this date!

......................................

Asunto berriz betea daukat burua, josteko mahaia zorakeria dirudi eta DIY zerrenda amaigabea berrirakurtzen nabil. Eta nire ideia guztiak antolatzen nabilen bitartean, bi bloggerrek eman didaten sari berezi bat aurkeztu nahi dizuet.



Alessak orain dela pare bat aste, Liebster Blog Award izeneko saria eman zidan!!!! Ilusio piloa egin zidan, eskerrikasko Alessa!!!!  Eta Seek Speakek ere orain dela hilbete bat eman zidan... bai ez daukat parkamenik! Baina gauza batek beste batera darama eta azkenean eginbeharrekoak ahazten ditugu! Eskerrikasko bihotz bihotzetik zuri ere Seek!


Sari hau bloggerren artean ematen den saria da eta amaiera ez daukan sarea sortzen du, behin zure eskuetan baduzu beste bost bloggerren izenak eman behar dituzulako. Alessak esplikatzen duen bezalaxe, sari hau Alemanian hasi zen eta "Liebster" hitzak gehien maite duzuna edo faboritoena dena nahi du esan. "Pincushion treats" bloga irakurtzen nenbilela, berak ere sari hau jaso du, sari honen beste arau batzutaz enteratu nintzen, hauek dira arau denak:

- 5 blog aukeratu behar dituzu 200 jarraitzaile baino gutxiago dituztenak.
- Eskerrak eman saria eman dizun bloggerrari eta bere blogerako linka aipatu.
- Sariaren inguruko sarrera idatzi, eta bertan aukeratu dituzun bloggerren izenak eta linkak aipatu eta noski beraien blogean sariari buruzko aipamena egin.
- Zuri buruzko 5 txutxumutxu kontatu.

Bost blog aukeratzea oso zaila egin zait....puuuuuffff ! Hurrengo hauek dira aukeratu ditudanak:

- Frau Tipmatic. Neska honen blogaren oso zalea naiz, nire egunerokoan beti izaten dut denbora bere joste proiektuei begirada bat emateko, azkenengo astean egin dituen gonak asko gustatu zaizkit, gainera berak egindako patroi batetik sortuak dira!

Picture from Frau Tipmatic

- Petite Republic. Erinen proiektuak enbidia apurtxo batekin begiratzen ditut...kar, kar, kar... artilearekin egindako gauza ugari ditu eta ni horrelakoen oso zalea izan arren, oraindik ez ditut lan oso profesionalak egin.

Picture from Petite Republic.


- The little treasures. Mayaren blogera sartzea magia hutsa da! Zelako gauzak ederrak egiten dituen eta gainera beti izaten du denbora eta tokia, irakurleei tutorial bat eskaintzeko.

Picture from The Little Treasures.


- Mokosha. Mokosharen joste lanak ederrak iruditzetik aparte, bere argazki koloretsuak oso gustoko ditut, niretzako inspirazio iturria dira.

Picture from Mokosha.

-Du lundi au jeudi. Azkenik Alazneren bloga gomendatzen dizuet. Alaznek modaren inguruko bloga dauka. Bertan diseinatzaile desberdinen inguruko sarrerak egiten ditu. Outfit ederrak aurkezten ditu, merezi du begirada bat ematea.

Picture from Du lundi au jeudi.
 
Bueno ba ta orain sariaren azkenengo araua, niri buruzko bost txutxumutxu    ;-)

- Bartzelonan bizi izan nintzen bi urte eta erdiz, Produktu diseinuaren inguruko ikasketak egiten. Hori dela eta asko maite dut Bartzelona eta urtero bertara joateko beharra somatzen dut. Agur bero bat Katalan guztiei hemendik! Muuuuaaa

- Nire ilea asko, baina askooooo zaintzen dut. Beti izan ditut ile zuriak baina orain piloa ditut eta hain beltza daukadanez asko kontrastatzen du, horregatik ilea tintatu behar izaten dut... eta noski, horrek pilo bat fastidiatzen dit!

- Moda beti atsegin izan dut, ikasle denboretan oso urduri nengoenean, moda aldizkari bat erosten nuen eta bertan murgiltzen nintzen karrerako asunto denak ahaztu arte.

- Euskal Herrian mendi ugari daude. Mendi tontorrean nagoenean sentitzen dudan bakea eta plazerra ezin ditut deskribitu.

- Bidaiatzea maite dut. Txikitatik gurasoekin Europako toki asko ezagutu genituen, gure kanpin denda alde batetik bestera eramanez. Hori dela eta orain ere askotan kanpin dendarekin bidaiatzen dugu, nire ustez oso esperientzia aberasgarria da!

Bueno ba hemen amaitzen da gaurko sarrera, musu handi bat irakurle!

..............................

 I have my mind full of things, my sewing table is a crazyness and I´m reading my DIY endless list, while I tidy up my mind. First I´m going to show you a nice blogger award that I received.




A couple of week ago Alessa gave me the Liebster Blog Award!!!! I was so happy, thanks Alessa!!!! And Seek Speak gave me the same Award a month ago... yes, I know I´m a disaster! I have no forgiveness, but you know one things gives you to another thing, and finally you always forget something. Thank you Seeks!

This blogger award  is an endless net,  because you receive it and you have to send it to another five blogs you love. As Alessa explained, this award was started in Germany and "Liebster" means in german "favorite" or "dearest". When I was reading the blog called "Pincushion treats" , she had also received this award, she explained more rules, about it:

- Choose five blogs with less than 200 followers that you love.
- To thank to the blogger who gave you the award.
- Write a post in your blog and list the chosen bloggers (linking to their blog). And leave a comment on their blog to alert them.
- Share five random things about yourself in the post.

It was a hard task to choose five blogs... but here you have my "Liebster blog":

- Frau Tipmatic: Every day, I have time to check Frau T projects, I like very much her projects. Last week, she sewed differents versions of her self-drafted skirt pattern and I love them!

Picture from Frau Tipmatic.


- Petite Republic: When I am gossiping her blog, I have a bit of envy... yes, I have. She is an artist doing knitting projects! And my knitting projects are so poor.

Picture from Petite Republic.


-The little treasures: Maya´s blog is pure magic! What a gorgeous things! Also, she always has time and place to make a nice tutorial.


Picture from The little treasures.



-Mokosha: Mokosha sews very nice things. I love the way she takes the pictures and wears the outfit. She gives us inspiration.

Picture from Mokosha.


-Du lundi au jeudi. Alazne´s blogs is full of different clothing and jewellery designers and nice outfits.

Picture from Du lundi au jeudi.


 And to finish, the last award rule, five gossips about me   ;-)

- I have lived in Barcelona, during two years and a half, while I was studying Product design. So I love this awesome city and every year I feel the neccesity to travel there. A big kiss for all the Catalan people!

- I love taking care my hair. Every day I take it a special care. I have gray hair for years when I was 24 years old I saw some gray hair. But now I have many of them. They contrast many with my black hair, so I have to dye my hair and I hate to damage my hair in this way!

- I always love fashion. When I was at university, I used to buy fashion magazines if I felt nervous about exams or some university stuff.

-In the Basque Country we have many mountains. When I am on the top of some mountain, I feel peace and pleasure, it is a difficult felling to explain.

- I love travelling. When I was child, on holidays, we traveled a lot around Europe by car and with our tent. And now in my holidays, sometimes we also travel so, I think that is a great experience travel in this way.


The post finishes here, a big kiss for my dear readers!










14 comments:

  1. Maider,
    Thank you on the sweet award!
    Loved reading about you!

    ReplyDelete
  2. Replies
    1. Ba ederto! Joste asuntuek oso lanpetuta naukate, je, je, je...

      Delete
  3. Mila esker!!! asko poztu nau sariak!
    Orain, nik ere partu hartu dezaket, ez?
    Ondo ondo pasa jaiegunak!!
    Musuak,

    ReplyDelete
    Replies
    1. Bai bai bai! Orain zeuk beste bost saritu behar dituzu, amaigabea da!
      Zeuk ere ondo pasa jaiegunetan!

      Delete
  4. Toma ya! Felicidades por partida doble!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Je, je, je...muchas gracias por partida doble!

      Delete
  5. :) Thanks for sharing! I liked reading those little infos about you. I visited Barcelona once (on a school trip in high school) and I loved the city - so beautiful, so much art and colour! I need to go back sometime!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Barcelona is so beautiful!! I miss this city!

      Delete
  6. OOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOhhhhh, Thank You so much Maider!

    I love Barcelona as well. The last years we have always been to the Primavera Sound Festival...But it became to large. So this year we will go to the Primavera Optimus in Porto. It is a bit smaller and not that crowded....

    ReplyDelete
    Replies
    1. You´re welcome!
      Yes, the Primavera Sound is so crowded!!!

      Delete