2018/01/05

Ginger Jeans NJ_4.eguna/ CC Ginger Jeans 4.día


Kaixoooo! Oraindik turroia jaten zabiltzate? Ni iada, lanera bueltatzeko prestatzen nabil, baina turroitxoa jaten jarraitu dezaket ezta? Kar, kar, kar!

Gaurkoan kremailera nola josi azalduko dizuet, ez da erraza, bere gauzak ditu...pauso txiki askoren gehikuntza da, nire gomendioa hastea eta bukatzea da. Beste egun baterako erdizka uzten badugu, berriz ere kremailerakin jartzen garenerako ahaztuta izango dugu non utzi genuen eta nola jarraitu behar den. Gaur hasi zaitez eta gaur amaituzazu! Goazen!

Hasi baino lehen nire bigarren bakeroa joasi eta gero pasatu zaidana kontatu nahi dizuet,  12cmkoa apur bat txiki geratzen da, gerri altukoetan gutxienez, nik 15ekoa erosiko nuke. Egin beharreko lehen pausua, hankako bi piezak kontrako aurpegiak guri begira jartzea da (beheko argazkian agertzen diren modura). Ezkerraldeko piezari, kurbatuta dagoen zatiari, akabera emango diogu, zigzan puntua erabiliz edo remalladora batekin. 

¡Holaaaa! ¿Todavía estáis comiendo turrón? Yo ya tengo la vuelta al curro en la cabeza...pero bueno, puedo seguir comiendo turroncito, ¿verdad? ¡Ja, ja, ja!

Hoy solo vamos a coser la cremallera, tiene su cosa,  no lo voy a negar...son un montón de pasitos y mi recomendación es que lo hagáis de una tirada, empezar y terminar. Porque si te tienes que poner otro día...tendrás que pensar donde lo dejaste, como empezar...mejor lo hacemos hoy y así terminamos con ello, ¡vamooooos!

Antes de empezar os comento,  que en mi segundo par me he dado cuenta que había comprado una cremallera de 12cm y es pequeña para un par de cintura alta. El primer paso que tenemos que hacer es, poner las piezas de las piernas con los derechos hacia abajo (mirar la siguiente foto). Ahora a la pieza de la izquierda, a su parte curva, le tenemos que coser un zigzag o hacemos un pespunte con la remalladora para darle un acabado.


Bi piezak hartu eta oihalaren aurkiak bata bestearen kontra jarriko ditugu. Patroitik pieza honetara borobil bat pasatu dugu, hau da markaren bat izan behar da nonbaiten. Gure kasuan hari batekin pasatu dugu marka hori. Ez duzula pasatu ba lasai, patroia hartu eta piezaren gainean jarri eta orain pasatuzazu. 

Marka hori erabilita, marra bat marraztuko dugu. Marra hori ertzetik ondo neurtutakoa izan dadila eta hankatarterarte marraztu. Marra hau erabilita josketa bat egingo dugu; goiko ertzetik punturarte doan josketa, puntada zabalekoa izan dadila (kremailera guztiz josia dagoenean josketa hau kendu egingo dugu eta), puntutik hankatarterakoak zabalera normala izan dezala eta puntuan eta hankatartera heltzean josketa ondo amaitu (atzerako pare bat punturekin adibidez). Josketa guzti hauek hari coselotodoarekin egin daitezke.

Cogemos las dos piezas y vamos a encarar los derechos. Hemos pasado una marca circular del patrón a esta pieza, es decir en algún lugar tenéis que encontrar una marca. En mi caso, esta marcado con un hilo. Que se te ha olvidado...¡no pasa nada! Coge el patrón, ponlo encima de tu pieza y marca el círculo ahora.

Utilizando esta marca, vamos a dibujar una raya. Tiene que ser una raya bien medida desde el borde, una raya paralela al borde. Utilizando esta raya haremos un pespunte de puntada ancha (después de terminar de coser la cremallera este pespunte lo soltaremos), tenemos que coserlo desde el borde de la cintura hasta el círculo. Luego haremos otro pespunte con largo de puntada normal, desde la marca del círculo hasta la entrepierna (este pespunte rematado con puntada hacia atrás en inicio y final). Todas estas costuras se pueden hacer con hilo coselotodo.


Orain ebaki bat egingo dugu ertzetik punturarte.

Ahora haremos un corte desde el borde hasta el punto.



Zigzag edo remalladorarekin akabera eman puntutik hankatarterarte. Bi oihal kapak batera amaitu ditzakezue. 

Dale acabado al tramo desde el punto hasta la entrepierna, cose las dos capas de tela a la vez. 



Plantxarekin,  orain egin dugun josketa zabalduko dugu aurrekaldetik.  Akabera eman diogun zatia,  ezkerrekaldera plantxatu.

Con la plancha abrimos el pespunte que acabamos de hacer en la parte de fuera. La parte que hemos rematado,  la tenemos que planchar hacia la izquierda.




Piezei buelta eman eta aurrekaldeak guri begira jarriko ditugu. Apaintzeko hariarekin bi josketa egingo ditugu eskumakaldean, eskumakaldeko pieza bakarrik josi eta lehenago ezkerrekalderantza plantxatu dugun piezaren akabera ere, ez josi ezer gehiago.

Dale la vuelta a la labor y deja los derechos hacia arriba. Vamos a coser dos pespuntes decorativos en la parte derecha, ten en cuenta, que solo debes coser una parte de la que hemos abierto con la plancha, no cosas las dos partes. En esta costura tienes que coser la parte que hemos acabado con un zigzag o la remalladora en el paso anterior.l también. 




Kremailera hartu eta bere atzekaldea guri begira jarriko dugu piezen gainean, kontutan izan gerrialdean 1,5cm uztea joste tarterako. Kremaileraren hortzak, josketaren eskumakaldean geratu behar zaizkigu (argazkia begiratu), nik neurtu egin dut eta josketatik 2,5cmtara kokatu dut. Orratzak erabili bertan kokatzeko, baina hegaltxo horretara finkatu behar dugu, hau da, aurrekaldera ez.

EDITATUA: Jostun batzuk puntu honekin arazoak izan dituzte nire argazkian, kremallera gerriko josketatik gorago ikusten delako. Gauza da nire kremallera oso luzea dela eta horregatik geratu zait horrela. Baina normalena, kremallerak tope egiteko daukan piezatxoa, gerriko josketatik behera geratzea izango litzateke.

Cogemos la cremallera y ponemos su parte de atrás mirando hacia nosotras, tener en cuenta que en la cintura hay que dejar 1,5 cm por lo menos y no pasarse dejando mucho más para el margen de costura. Los dientes de la cremallera tienen que quedarse a la derecha del pespunte (mirar la foto), yo lo he medido para que más o menos me quede a unos 2,5cm del pespunte. Lo colocamos con alfileres, pero solo lo ponemos enganchado con la ala entretelada,  no con la parte de delante del pantalón. 

EDITADO: algunas costureras han tenido problemas con este paso, porque en mi foto la cremallera queda por encima de la costura de la cintura. Mi cremallera era muy larga por eso la puse así, pero lo normal es que el diente que hace de tope en la parte alta de la cremallera, quede por debajo de la línea de costura de la cintura.



Kremailerak josteko prensatelasa hartu eta hortzetatik gertu josketa egin. Kontutan izan prakaren aurrekaldea ez duzula josi behar, biratuta eta puntada zabaleko josketa egin diogun zatitxo hori bakarrik josi behar dugu, entretelatuta dagoena. 

Cogemos el prensatelas para coser cremalleras y hacemos un pespunte cerca de los dientes. Tener en cuenta que solo vamos a coser la cremallera a la parte que hemos girado y habíamos cosido con un pespunte de puntada ancha, no a la parte de fuera. 


Oraintxe bertan josi dugunari buelta eman eta argazkian agertzen dena izan behar duzue. Puntu honetan, beste josketa bat egingo diogu kanpoaldean, oihala finkatuta geratu dadin (argazkiak begiratu). Josketa hau hari apaingarriarekin egin daiteke.

Le damos la vuelta a lo que acabamos de coser y tenemos que tener algo como lo de la foto. Haremos otro pespunte pero en la cara vista de la cremallera, para dejar bien fijada la tela. Este pespunte puede ser en hilo decorativo.





Berriro ere biratu eta orain beste aldean josi behar dugu.

Le damos la vuelta a la labor y ahora tenemos que coser la cremallera a la otra parte.



Orratzekin finkatu eta josketa egin. Gogoratu prakaren aurrekaldea ez josteaz!

Lo colocamos con alfileres y hacemos un pespunte. ¡Recuerda no coser la parte delantera de la cremallera!



Orain kremaileraren ertzetik beste josketa bat egin eta horrela seguruago geratuko zaizue kremailera.

Ahora hacer un pespunte en el borde de la cremallera y así os quedará más segura.



Hurrengo pausoan, kremaileraren kanpoaldeari,   hari apaingarriarekin bi josketa egin behar dizkiogu. Nik Fly shield interfacing pieza erabili dut, hau da kremailera josten dugun tokian jarri dugun entretelaren forma eman digun pieza (ez dut bere forma kalkatu, bere formaz lagundu nahiz gustoko zerbait egiteko).  Marra hauek, josketa horiek nondik joan behar diren adierazteko erabiliko ditugu. Josketa honekin kremailera kokatzen den hegaltxo hori ere josi behar dugu, kapa guztiak josi.

En el siguiente paso, vamos ha hacer dos pespuntes en hilo decorativo en la parte de fuera del pantalón. Para hacer una marca de donde hay que coser los pespuntes, yo he utilizado la pieza Fly shield interfacing, que es la que hemos usado para saber la forma de la entretela en el lugar donde se cose la cremallera (quiero dejar claro que no he calcado esta pieza, la he usado de guía para encontrar una forma que me gustase) . Con esta costura tenemos que coser también la parte donde esta alojada la cremallera, es decir todas las capas juntas.



Hurrengo argazkiko pieza hartuko dugu.

Cogemos la pieza de la siguiente foto.



Tolestu egingo dugu, behekaldean josketa egingo diogu eta gero artaziekin ebaki bat.

La doblamos la cosemos por la parte de debajo, y al final le hacemos un corte con las tijeras.


Josi berri dugun piezari buelta eman eta plantxatu egingo dugu. Kremailerara lotuko dugu orratzekin, akabera gabe utzi dugun zatiaren gainean jarri behar dugu, berau estaltzeko erabiliko dugu. Zigzag edo remalladorarekin bi kapak josi, gogoratu kanpoaldea ez duzula josi behar.

Darle la vuelta a la pieza que acabamos de coser y plancharla. Vamos a colocar la pieza que acabamos de coser, encima de la cremallera, alineada con la pieza a la que esta cosida la cremallera y que no le hemos dado un acabado, la pieza que acabamos de coser y girar, se utiliza para tapar estas capas. Cose un zigzag o un pespunte con la remalladora para unirlas, no cosas la parte delantera del vaquero.




Etxetik dituzuen bakeroek, orain egingo ditugun markak izango dituzte ezta? Marka hauekin orain josi ditugun kapa guztiak aurrekaldera lotuko ditugu. Bada, lehenengo non joan behar diren aukeratu eta marraztu.  Hurrengo argazkian nik erabili dudan puntada erakusten dizuet, zuen makina sinpleagoa bada eta puntada oso gutxi baditu, zigzag estu bat erabili, botoi zuloa egiteko erabiltzen duzuenaren parekoa izan daitekeena. Oihal zati batean proba bat egin nola geratzen den ikusteko.

Josketa hauek, kremailera ezkutatzeko erabili dugun pieza lotzeko balio dute, hori dela eta kapa guztiak jostea komeni da. 


Seguro que los vaqueros que tenéis por casa tienen las marcas que le vamos ha hacer ahora. Estas costuritas pequeñas aseguraran, todas las capas que acabamos de coser en la parte de dentro del vaquero. Primero tenemos que marcar donde queremos las marquitas esas. En la siguiente foto veréis la puntada que yo he utilizado para realizar estas marcas. Si vuestra máquina es simple y no tiene estas puntadas, podéis utilizar un zigzag muy estrecho, el que pongáis cuando tenéis que hacer ojales. Antes de hacer nada, por favor probarlo en un cachito de denim...por si acaso.

Estas costuritas, sirven para atar la pieza que hemos utilizado para tapar la cremallera, por ello tenlo en cuenta y cose todas las capas. 







Puntada zabalarekin egin dugun josketa kentzeko ordua heldu da!

Ha llegado la hora, ¡vamos a quitar el pespunte de puntada ancha que hicimos!


Pausu honetan, kremailera ikusi nuenean...a ze zoramena!

En este punto me entro un subidón, a vosotras también ¿verdad?



Amaitu dugu! Ez dela hainbesterako izan? Kontaidazue zer moduz zabiltzaten! ! Musu handi bat guapisimas!!!

¡Hemos terminado! ¿A qué no ha sido para tanto? ¡¡Contarme como andais!! ¡¡¡Un besazo guapísimas!!!




5 comments:

  1. Que difícil me parece este paso!! Pero que subidón con mi primera bragueta, he cometido muchos fallos pero espero mejorar con la práctica. Muchas gracias por este gran CC

    ReplyDelete
  2. Yo me voy a poner ahora con la bragueta y estoy en fase acojone! Pero es de una sentada, verdad? Pues a por ella!

    ReplyDelete
  3. Bragueta lista! Mañana más! Mil gracias por las explicaciones!!

    ReplyDelete
  4. La primera bragueta cosida mola muchooooo!

    ReplyDelete
  5. Ueeee!!!! Ya tengo la bragueta!!! Un subidón bestial! Gracias

    ReplyDelete