Picture from Masustak Eguzkitan. |
Aste honetakoa zoratzekoa izan da! Hainbeste jai egun izan ditugu, azkenean ze egunetan bizi nintzen ere ahaztu egiten zitzaidala! Gainera Durangoko Liburu eta Diska Azoka izan da, eta Durangarra izanik, oso bereziak izaten dira egun hauek niretzako. Aste osoan ia ez naiz etxean izan eta horregatik, blogean idazteko denbora nahiko ezin izan dut batu.
Gaurko sarrera egin ahal izateko, hiru nesken laguntza izan nuen, Eider eta Alo modelo lanetan eta Kistiñe eta ni argazkilari lanetan. Argazki sesioa Abadiñon izan zen eta argazki ugari atera genituenez hiru bat sarrera egingo ditut denak erabiltzeko eta bakoitzean gauza desberdin batez hitzegingo dut.
Street fashiona edo kalean paseoan dabiltzan modelo anonimoak ikertzea oso dibertigarria delakoan nago. Pertsona askok, Shopper profesional bat daramate barnean eta estilo handikoak ikusi daitezke gure herrietan zehar.
Era honetako lehenengo sarrerarako, Eiderren neguko modelo elegantea aukeratu dut. Pieza bat nabarmendu beharko banuke, Zen Spiriten jantzia izango litzateke. Asimetrikoa da eta gorputzera estu lotzen da, lerdena geratu arte. Gerrikoak, gerria gorputzarekiko orekatu eta nabarmentzen du. Tela goxoa da, negurako oso aproposa eta kolore urdina diskretua eta elegantea da.
The last week was amazing! We have many holidays, and I spent all the week without know what day is the following day! Also, there was the Durango´s book and record fair, I´m from Durango so for me they´re very special days. That's why I wasn´t at home the whole week, so I hadn´t enough time to write a post.
To create my today´s post, I had the support of three girls, Eider and Alo like models and Kistiñe and me like photographers. The photoshoot was in Abadiño and we took many pictures, so I can write about three posts with this session and I´ll talk about different stuff and things.
To investigate, "The Street fashion" or anonymous models who are in the streets, I think it´s very funny. Many people have a professional high style Shopper inside.
For the first entry in this way, I chose the elegant winter model from Eider. If I´ll have to highlight a piece, would be the Zen Spirit´s dress. It´s asymmetric and the body is narrow. The belt balance all the body and waist. Fabric is warm, ideal for winter and the color blue is discreet and elegant.
Jantzi honek jaka asko onartzen ditu, baina gaurkoan "Elegant winter" denez, Eiderrek Amaya Arzuagaren beroki elegantea erabili du. Tamaina handiko berokia da, forma organiko borobilak dituen berokia. Nire ustez honelako berokia jantzi estu batez edo praka estuez jantzi beharko genukeen, azpialdean bolumena galduz, neurriz kanpoko itxura lortu nahi ez badugu behintzat.
This dress has allowed a lot of jackets, but this post is "an elegant winter", therefore Eider used this elegant Amaya Arzuaga´s coat. It is a large coat, with round organic shapes. I believe that this kind of coats, should wear with narrow trousers and dresses, to lose volume at the bottom, if we don´t want to look excessive.
Detalle ederrez betea dago outfit osoa; galtzerdiek goitik beherako marra bat daukate eta eraztunak jantziaren koloreekin bat dator. Zapatak ere modan dauden botatxo kordoidunak dira, era honetako zapatak asko gustatzen zaizkit, takoi asko izan gabe oina estilizatu egiten dutelako.
The whole outfit is full of beautiful details, stockings have a vertical line and the ring coincides with the colour of the garment. They are also fashionable small lace-up boots, I like a lot this kind of shoes, without a lot of heels they´ll stylize your foot.
Eskerrikasko zuen laguntzarengatik neskak!!!
Thanks for your help girls!!!
Berokia/ Coat: Amaya Arzuaga.
Jantzia eta gerrikoa/Dress and belt: Zen Spirit.
Galtzerdiak/ Tights: HYD
Beautifull darling!!Where are the others photos?
ReplyDeleteThanks! I'm going to write more posts in the following weeks. Don't worry! ;-)
ReplyDelete