2017/12/29

Ginger jeans NJ_3.eguna/ 3. día del CC Ginger jeans


Kaixoooo! Zer moduz gabonetan? Erakutsi IGn zuen aurrerapenak mesedez, ikusteko irrikitan nago eta ! #nirekinjosibikoitza edo #coseconmigodoble erabili eta horrela aurkituko zaituztet :-)

Beno ba hasi gaitezen! Oihala ebakitzera zoazenean marka guztiak pasatu behar dituzue. Hau da, marratxo eta puntotxo guztiak oihalera pasatu, gero pieza bat bestearekin kokatzeko beharrezkoak dira eta. Nik hainbat era desberdinetara egiten dut, adibidez, oihalaren ertzean dagoen marratxoa bada, "pikete" bat edo ebaki txiki bat egiten diot.

¡Holaaaaa! ¿Qué tal van las navidades? Enseñarme por favor vuestros avances en IG, ¡qué tengo mogollón de curiosidad de verlo! Utiliza #coseconmigodoble o #nirekinjosibikoitza y así te encontraré :-)

¡Vamos a empezar! Cuando vamos a cortar la tela, tenemos que pasar todas las marcas del patrón a nuestra tela. Así a la hora de coser sabemos como colocar las piezas unas con otras. Yo lo hago de muchas maneras, pero por ejemplo si tenemos una raya en el borde la pieza, suelo hacer un piquete o un corte pequeño con la tijera.



Puntutxoak,  haria erabiliz pasatu daitezke oihalera.  Albaintzeko haria erabili (hilo de hilvanar) eta hari lasaien teknikarekin puntu bat egin. Teknika honen oinarria, puntu bat egin eta alde batetik eta bestetik hari zati luze bat uztean datza, horrela oihala banantzen dugunean, bien arteko haria ebakitzen da eta bi aldeak markatuak geratzen zaizkigu, alde bakoitzak bere hari zatia izango dugu.  Era honetako haria ez badaukazue, lasai, gero guzti hau egiteko beste era bat azalduko dizuet eta. 

Si es un punto, pasarlo con un hilo de hilvanar y usar la técnica de los hilos flojos para dejarlo marcado. La base de esta técnica es dar una puntada en el lugar donde esta el punto, dejando bastante hilo por los dos lados y de esa manera cuando separamos las dos telas podemos cortar el hilo entre las telas, y así queda hilo en las dos telas. Si no tenéis de este tipo de hilo, tranquilas más abajo os explico otra manera de pasar marcas.




Entretelan ebaki dituzuen zatiak, denim era pasatu eta ondo plantxatu. Hauek dira entretelatu behar dituzuen piezak: aurrekaldeko hanka (front leg), txanponentzako sakela (coin pocket) eta atzekaldeko sakelak (back pockets). Ez ahaztu nik gerrialdea entretela gabe egin dudala eta ebaki behar diren bi zatiak, denim oihalarekin ebaki ditudala, horrela gerria oso erosoa geratuko zaizue gerri altua aukeratu baduzue.

Las piezas que habéis cortado en la entretela las tenéis que pegar con la plancha al tejido denim. Las piezas a entretelar son: las delanteras de la pata (front leg), el bolsillo para monedas (coin pocket) y los bolsillos traseros (back pockets). No os olvidéis que yo he hecho mi cintura sin entretelar y las dos partes son de denim (la interior y la exterior), la versión de cintura alta queda más cómoda así.



Orain atzeko sakelak eta txanpoien sakelentzako pieza hartu (bai nik txanponentzako bi pieza ditut, konfunditu egin nintzen kar, kar, kar) eta plantxarekin tolesdura egingo diogu, bi aldiz zentimetro bateko tolestura egin pieza guztiei.

Ahora cogemos las piezas de los bolsillos traseros y la pieza del bolsillo para las monedas (si yo tengo dos...me he confundido ja, ja, ja). Cogemos la plancha y hacemos un dobladillo, de un centímetro dos veces.



Horrela geratzen dira.

Así es como quedan.



Apaintzeko haria hartu eta bi ilara josiko ditugu tolestura bakoitzean. Nirekin josi guztian zehar, bi josketa apaintzeko hariarekin egin behar direla esaten dudanean, beti toki berberean josiko ditugu, hori dela eta orain esango dizuet non josi behar diren eta ez gara berriro honetara bueltatuko ok? Beno ba, argibideetan lehenengo ilara 0,3cm tara ertzetik josi behar dela esaten da eta bigarrena, lehenengo lerro honetatik 0,6cm tara. Nire prensatelasak neurri honetako markatxoak ditu gutxi gora behera, ez baduzue argi ikusten, proba bat egin beste oihal batean eta horrela neurri zuzena aurkituko duzue. Gomendio bezala, canilla bat apaintzeko hariarekin eta beste bat coselotodoarekin prest izango nituen, hari aldaketa azkarragoa izan dadin. 

Ahora cogemos el hilo decorativo y cosemos dos filas en cada doblez. Estas dos filas decorativas se van repitiendo en todo el cose conmigo, así que hoy os explicaré donde van y no volveremos a repetirlo, ¿ok? En las instrucciones la primera línea esta a 0,3cm y la segunda a 0,6cm de la primera línea. Mi prensatelas tiene unas marcas que más o menos me llevan a esas medidas, si no lo veis claro hacer una prueba en otra tela y así encontraréis la dimensión correcta. Como recomendación os diría que tuvierais una canilla con hilo decorativo y otra canilla con el coselotodo. 





Atzeko sakelekin jarraituko dugu. Aldamen guztietan tolesturak izan behar ditu, hauek 1,3cm koak izan behar dira. Atzeko sakelak diseinu desberdin bat izan behar badu, orain da momentua, hari apaingarriarekin josizazu.

Seguimos con los bolsillos traseros. Todos los bordes tienen que estar doblados, en este caso la doblez será de 1,3cm. Pensar ahora en el diseño de vuestro bolsillo trasero y coserlo con un pespunte de hilo decorativo.




Belt loops delako pieza hartuko dugu orain, gerrikoa egokitzeko erabiltzen diren piezatxo horiek sortzeko trabillak direlakoak, pieza luze hori da.

Ahora vamos a coger la pieza Belt loops, esa pieza larga que sirve para hacer las tiras por donde va el cinturón, las trabillas. 


Pieza horren alde bati akabera ematen diogu, nire kasuan zig zag normala erabili dut. Pieza hau hiru aldiz tolestuko dugu, dena ondo plantxatu,  tolesdurak bertan geratzeko. Eta gero ertz bakoitzetik, 0,3cm tara josiko ditugu bi ilara apaintzeko hariarekin.

Le vamos a dar un acabado en mi caso con zigzag a una parte de la pieza. Luego la doblamos tres veces y la planchamos. Tenemos que coser dos filas con el hilo decorativo, a unos 0,3cm desde el borde.




Txanponentzako sakeletara bueltatuko gara eta hauei ere lerro zuzena den ertz horretan tolesdura egingo diogu 1,3cm koa.

Volvemos al bolsillito para monedas. Tenemos que hacer un dobladillo de 1,3cm en la parte recta del bolsillo.


Hasiera komentatu dizuedan moduan markatzeko beste era bat erakutsiko dizuet. Borobil bat markatu nahi baduzue, lehenengo rotulkiarekin markatu eta gero pieza kokatzera goazenean rotulki horren marka erabiliko dugu, orratz bat erabiliz kokapena adierazteko. Gure kasuan, teknika hau txanponetarako sakeltxoa non kokatu behar den jakiteko erabiliko dugu. Right pocket facing pieza hartu, borobiltxoa dauka eta hori izango da gure sakeltxoa kokatzeko pista. Bakeroek sakeltxo bakarra izaten dute, ni konfunditu eta bi jarri dizkiot.

Como ya os había adelantado antes, os voy a enseñar otra manera de marcar nuestra tela cuando tenemos un círculo. Primero lo marcamos con un rotulador y luego cuando ya queremos localizar el punto, ponemos un alfiler que nos sirve de guía. En este caso queremo localizar el punto donde estará nuestro bolsillito para las monedas. Cogemos la pieza Right pocket facing que tiene un puntito y es ahí donde pondremos el bolsillito, normalmente los vaqueros solo tienen uno a un lado...el mio tiene en los dos lados.



Txanponen sakeltxoa Right pocket facing era josi behar dugu. Sakeltxoari pieza horren gainean, lerro zuzena den zatiari, bi ilara josiko dizkiogu, hari apaingarriarekin eta gero kurbatuta dagoen zatiari akabera zigzag batekin emango diogu (kurba guztiari akabera eman,  Right pocket facing a ere zigzag arekin amaitu).

Tenemos que coser el bolsillito de las monedas al Right pocket facing. Para ello primero cosemos dos líneas con el hilo decorativo en la parte recta del bolsillito. Después cosemos un zigzag en toda la parte curva, también en la parte curva del Right pocket facing.



EDITATUA: komentatu didatenez, tiro bajudun sakelek pieza bakarra daukate, tolestu egin behar dira josteko, ez dira nik azaltzen dudan eran josten,  sentitzen dut.

Orain josi ditugun piezak hartu eta sakelaren forrora josiko ditugu, Pocket stay F1 delakora, oihal eder batean ebakitzeko esan nizuen piezetariko bat. Kontrako aurpegiak bata bestearen aurka jarri behar ditugu, honelako bi muntai izan behar dituzue, sakel bakoitzak berea dauka eta. Sakeltxoaren kurba guztian zehar josketa bat egin.

EDITADO: me han comentado que los pantalones de tiro bajo tienen solo una pieza y se cosen doblados. Lo siento mucho pero esta parte del CC no explica eso. 

Cogemos las piezas que hemos cosido y las vamos a coser al forro de los bolsillos, al Pocket stay F1 el que os dije que lo cortarais en una tela chula. Los ponemos enfrentando las partes de detrás, tenéis que tener dos montajes de este tipo, uno por cada bolsillo. Hacer un pespunte alrededor de toda la curva de la pieza del bolsillito. 



Orain Pocket stay F2 hartuko dugu eta gainean jarriko dugu. Denim oihalarekin josi dugun zatia, beherantza jarriko dugu, gainean Pocket Stay F2 jarriko dugu, alde ona guri begira. Sakelaren bi forroak batera josteko, josketa frantsesa erabiliko dugu.

Ahora cogemos el Pocket Stay F2 y lo ponemos encima, teniendo en cuenta que la parte de denim esta boca abajo. Lo situamos con la cara bonita hacia nosotras. Vamos a coser las dos telas del forro de los bolsillos utilizando la costura francesa.



Zati kurbatuan josketa bat egin 0,5cmkoa eta joste tarte hori txikitu artaziekin amaitzen duzunean.

Pasar un pespunte en la parte curva de 0,5cm y luego cortar el margen de costura.


Josi duguna plantxatu.

Planchar lo que hemos cosido.



Buelta eman eta berriro plantxatu, argazkian agertzen denaren antzeko izan behar duzue.

Darle la vuelta y planchar, os tiene que quedar algo como en la foto.



Beste josketa bat egin 0,5cmtara eta josia daukagu. Beste alderako errepikatu pausu guztiak.

Hacer otro pespunte a 0,5cm y ya lo tenemos. Ahora repetirlo para la otra parte.





Eguneko azkenengo pausua egin eta listo!!! Josi ditugun piezak, hankako piezetara josi behar ditugu.

¡¡¡Vamos con el último paso del día!!! Vamos a coser los bolsillos a las piezas de la pierna.



Gure piezekin azken kokapen honetara heldu behar gara, argazkietan agertzen dena.

La última localización a la que tenemos que llegar con las piezas, es la que aparece en las fotos.



Sakeletako piezen forroak, alde batek denim zatia dauka txanponentzako sakelarekin, beste zatia hartuko dugu, kurbatutako akabera hori daukana eta hankako piezara josi behar dugu. Horretarako bi piezen aurrekaldeak bata bestearen kontra jarri eta kurba guztian zehar orratzak jarriko ditugu. Joste tartea proiektu guztian zehar 1,5cm koa izango da.

En las piezas que acabamos de coser las de los forros de los bolsillos, uno tiene una parte con tejido denim y el otro no, cogemos el que no y encaramos los derechos. Lo aseguramos con alfileres y lo cosemos a 1,5cm, que será el margen de costura que utilizaremos en todo el proyecto.


Joste tarteari zati bat ebakiko diogu eta pikete txiki batzuk buelta ematerakoan perfekto geratzeko.

Cortamos el exceso en el margen de costura, y haremos unos piquetes para que cuando le demos la vuelta quede perfecto.




Plantxatu.

Planchar.



Hari apaingarriarekin, ertz kurbatuan bi josketa egingo ditugu.

Coseremos dos pespuntes con el hilo decorativo en la curva.


Horrelako zerbait geratuko zaigu, argazkia begiratu.

Nos quedará algo así, mirar la foto.


Sakela ez dadin mugitu, josketa batzuk egin goiko ertzean eta punto!

Para que el bolsillo no se mueva, haremos un pespunte en el borde superior, ¡y punto!



Zer iruditu zaizue? Pauso txiki asko egin ditugu, baina errazak ezta? Ala kontaidazue zuen esperientzia! Musu handi bat eta hurrengo ostiralerarte, egun horretan kremallera nola josi behar den azalduko dizuet. Urte berri on!

¿Qué os ha parecido? Muchos pasitos pequeños pero fáciles, ¿verdad? ¡Vengaaaa contarme vuestra experiencia! Un besazo y hasta el viernes que viene, que os explicaré como coser la cremallera. ¡Feliz año nuevo!




4 comments:

  1. Me encanta este CC! Voy a por los bolsillos. Seguiré el tutorial del patrón, porque no haré pocket stay. A ver qué tal! Gracias!

    ReplyDelete
  2. Badakizu zer??! atzo oihala moztu nuela!! Gaur ea 3. egunekoa egiten dudan! banoa martxan, poliki baina banoa! ajjaja
    muxu!!!

    ReplyDelete
  3. Prueba superada!!!! 👏👏👏 Es tan fácil siguiendo tus pasos... gracias 😘
    Está quedando chulísimo!

    ReplyDelete
    Replies
    1. No sabes lo que me alegro por ti!!!! Qué guay!!!

      Delete